Analisi klinikoak
IMQ Colón zentroko Analisi Klinikoen Unitatea laborategiko azterketak eta probak egiten espezializatzen da, lagin biologikoetatik abiatuta, hala nola odola, gernua edo ehunak, osasuna zaintzen laguntzeko. Haren eginkizun nagusia da medikuei funtsezko informazioa ematea hainbat gaixotasun detektatzen, diagnostikatzen eta haien jarraipena egiten laguntzeko, bai halaber pazientearen egoera orokorra ebaluatzeko.
Proba analitikoen katalogo zabala eskaintzen dugu zentroan, espezialitate mediko guztiei euskarri diagnostikoa emanez.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 12:00etara. Eta arratsaldez, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 19:00etara.
Analisi kliniko motak
-
Hematologia
-
Biokimika
-
Bakteriologia
-
Inmunologia
-
Hats-testa
-
Laktosarekiko, fruktosarekiko, laktulosarekiko eta elikagaiekiko intolerantzia testa
-
Fetuaren DNA testa amaren odolean
-
Analisi genetikoak
-
Sexu-transmisiozko gaixotasunen diagnostikoa (STG)
Puedes descargarte directamente el resultado de tus análisis a través de la web del laboratorio. (IMQ Análisis Clínicos).
Si quieres más información sobre alguna prueba específica, preparación para realizar análisis o sobre obtención de resultados, no dudes en consultar al personal de IMQ Análisis en el punto de extracción del Centro o ponerte en contacto con el laboratorio (teléfono: 944170316 / web: https://imqanalisis.es).
Pazientearentzako jarraibideak
Odol-analisiak
Zure sendagileak besterik adierazi ezean, 8 orduz barau egin beharko duzu.
Gorozki-analisia
Lagina ontzi esteril batean biltzen da (botiketan salgai). Nahikoa da intxaur baten tamainako lagina. Lehenbailehen bidali behar da laborategira; bien bitartean, hozkailuan gorde behar da.
Gernu-analisia
Goizeko lehen txiza bilduko da (ahal bada), kontzentratuena delako (ontzi egokiak botiketan salgai). Ez da etxeko ontzirik erabili behar.
Gernua biltzean, higiene-baldintzak beteko dira: eskuak eta genitalak urez eta xaboiz garbitu, xaboia kendu eta toalla garbi batekin lehortu.
Gernua ONTZIAN ZUZENEAN bilduko da –INOIZ EZ PIXONTZIAN–, eta gernuaren hasiera eta amaiera bota beharko dira, uretrako eta perienoko florarekin kutsa ez dadin.
Gernu-laginak lehenbailehen bidali behar dira laborategira, 2 orduren buruan, ahal bada; bien bitartean, hozkailuan gorde beharko dira (hozkailuaren behealdean jartzea nahikoa da).
