Kardiologia eta Haurren Kardiologia
IMQ Colón zentro medikoko haurren kardiologia eta kardiologiako unitatea helduen eta haurren bihotzeko gaixotasunen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan espezializatuta dago. Zure eskura jartzen ditugu irtenbide pertsonalizatuak familia osoaren osasun kardiobaskularra zaintzeko, kardiologo adituen esperientziarekin eta abangoardiako teknologiarekin.
Harremanetarako telefonoa: 94 424 28 52
Kardiologiako mediku espezialistak
Kontsulta
Arrisku kardiobaskularraren faktoreak aztertzen dira (bihotzekoak edo tronbosiak izateko probabilitate handiarekin loturikoak, besteak beste), eta bihotzeko gaixotasun nagusiak diagnostikatzen dira (arritmiak, bihotzeko gutxiegitasunak, sinkopeak edo kontzientzia-galerak, gaixotasun iskemiko koronarioak, hala nola bihotzekoa edo bularraldeko anginak, miokardiopatiak edo hipertentsio arteriala).
Halaber, beste espezialiste batzuekin elkarlanean ari da, eta kirolarien azterketa kardiologikoak eta osasun-azterketak egiten dira Unitatean.
Proba diagnostikoak
Elektrokardiografiaz gain, doppler color ekokardiogramak, Holter EKG, Tentsio Arteriala (MAPA) eta Ergometria ikerketak egiten dira.
IMQ Colón zentroaren kardiologia-unitateak, gainera, haur-kardiologiako espezialista bat du, gure txikiak zaintzeko.
Zerbitzu-zorroa
-
Kontsulta kardiologikoa, azpiespezialitate guztiak barne
- Arritmiak
- Lipidoak- Bihotz-gutxiegitasuna
- Gaixotasun koronarioa
- Hipertentsio arteriala
- Miokardiopatiak
- Sinkopea
- Kirol-kardiologia
- Kardiologia prebentiboa
- Haurren kardiologia -
Elektrokardiogramak
-
Holter EKG
-
Presio arterialaren monitorizazio anbulatorioa/presio Holter
-
Doppler ekokardiograma, kolore digitala
Talde-medikoa
| Espezialista | Ordutegia | Zita online |
|---|---|---|
| Andraka Ikazuriaga, Leire | ||
| Arcocha Torres, M. Fe | ||
| Aurrekoetxea Bajeneta, Gorka | ||
| Galdeano Miranda, José Miguel | (Haurren Kardiologia) | |
| Martínez Alday, Jesús Daniel | ||
| Martínez Bernaola, Gorka | ||
| Ormaetxe Merodio, José Miguel | ||
| Rodríguez Pardo, Enrique | ||
| Sáez Moreno, Roberto | ||
| Ullate de la Torre, Alberto | ||
| Zeitun Zaiat, Mohamad |
